400 lagun batu ziren Txintxirri Ikastolaren 50.urteurreneko bazkarian

Maialen Zuazubiskar 2018ko eka. 5a, 11:50

Joan zen zapatuan Elorrioko Txintxirri Ikastolaren 50. urteurrena ospatu zuten egun osoko jai batekin. Goizean goizetik hainbat ekintza izan zituzten herrigunean:jolasak, umeen ikuskizunak eta Ikastolaren urteurreneko abestiaren aurkezpena, besteak beste.

Eguerdian, berriz, 400 lagun bazkaritarako batu ziren eta eguna giro ederrean igaro zutela jakitera eman dute Txintxirriko kideek. "Eguna oso ondo joan zen, eguraldia ere aldeko izan genuen eta dena ezinhobeto irten zitzaigun", adierazi du David Cobos Txintxirri Ikastolako zuzendariak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!