Hiritik At enpresak garatuko duen 10 urterako ekintza plana uztailerako eginda izatea aurreikusten dute.
Gainera, hiru fase nagusi izango dituela jakitera eman zuten. Lehenengo hiru elementutan oinarrituko den diagnostikoa landuko dute. Hori egiteko merkatari guztiei galdetegi pasako diete eta hainbat herritarren iritzia ere jasoko dute.
Bestalde, merkatariekin taldekako foroak antolatuko dituzte, bakoitzak bere iritzia eman eta dituzten kezka zein lehentasunak mahai gainean jarri eta guztien artean adosteko.
Asteleheneko prentsaurrekoan Txus Arrieta zinegotziak herrian erostearen garrantzia azpimarratu zuen, “Etxetik irten eta herrian erostea bezalakorik ez dago". Gainera herriko merkatariak, Elorrio biziarazten dutela eta herriaren zaindariak direla adierazi zuen.
Elorrioko Merktari Elkarteko Aitor Egurenek elkartean kexkatuta daudela eta ekintza plana osatzeko beraien esku dagoen guztia jarriko dutela jakitera eman zuen. “Denda txikien kontsumoaren joera beherantza doa Elorrion ere, eta hori aldatu nahi dugu. Apurka-apurka komertzio gutxiago gaude Elorrion, jubilazioengatik ixten direnak erreleborik ez dutelako, esaterako”.
Horregaitik, garatuko duten ekintza plan honen bitartez herritarrei Elorrion merkataritza badagoela eta bertan erosi daitekeela erakutsi gura dietela jakitera eman zuen EMEko kideak.-