Domekan Barrundian jokatutako Euskadiko Txapelketan Ziortza Isasi elorriarrak bigarren postua lortu zuen. Sopela taldeko txirrindulariak ezin izan zuen esprintean Ana Usabiaga Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulari menperatu, eta elorriarrak bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen.
Bestalde, hirugarren postua Bizkaia Durango-Euskadi Murias taldeko Lucia Gonzalez asturiarrarentzat izan zen.