Roberto Mendibilek trial motor klasikoen kopako proba bat irabazi du Oviedon

Maialen Zuazubiskar 2018ko eka. 4a, 08:54

Roberto Mendibil elorriarrak Oviedon (Asturias) jokatutako trial motor klasikoen kopako froga bat irabazi du asteburuan.

Espainiako Koparako puntuagarria izan den bigarren lasterketan Mendibilek lehenengo postua eskuratu du bultaco markako motorrarekin. Pre75 kategorian irabazi du, hau da, 1975 aurretiko motorren kategorian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!