Aldapebeitia jauregia zertara bideratu erabakitzeko ate irekiak egiten dabiltza Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2018ko mai. 31a, 12:33

Aldapebeitia jauregia aldaberritu asmoz prozesu parte-hartzailea jarri du martxan Elorrioko Udalak. Horri horrela, domekara bitartean saio ezberdinak egingo dituzte herriko elkarte, eragile eta norbanakoentzat.

Aldapebeitia jauregia aldaberritu asmoz prozesu parte-hartzailea jarri du martxan Elorrioko Udalak. Duela 10 urtetik hutsik dagoen Aldapebeitia jauregia prozesu parte-hartzaile bidez biziberritu gura du Elorrioko Udalak. Iraganean udaletxe, osasun zentro eta Elorrioko zenbait eragileren egoitza izan zen jauregiari erabilera emateko asmoz jarri dute martxan prozesua. 

Lehenengo bisita gidatuak atzo izan ziren. Bertan, 60 lagun inguruk parte-hartu zuten, herriko elkarteetako ordezkariak tartean. Udal ordezkariak pozik agertu dira orain artean jasotako erantzunarekin: “Dozenaka
ekarpen jaso ditugu orain arte webgunean, eta kalean ere antzematen da prozesuarekiko interesa".

Domekara bitartean saio ezberdinak egingo dira herriko elkarte, eragile eta norbanakoentzat. Astean zehar, elkarteen bisitak 18:00etan hasiko dira, eta herritarrenak 19:00etan. Asteburuan, berriz, Elorrioko Arrapaladan Antzerki Taldeak antzeztutako bisita gidatuak egingo ditu 12:30ean zein 19:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!