Bi hamarkadatan zehar elorriarrak ardoaren kulturari egindako ekarpena aitortu nahi izan du elkarteak sari honen bidez. 1996.urteaz geroztik, Garaizabalek 1.500 kata, ikastaro eta ponentzia baino gehiago eman ditu mundu osoan zehar. Horrez gainera, lau liburu idatzi ditu.
Datorren astelehenean, hilak 28 izango da sari banaketa, Gasteizko Europa jauregian.