Azterketa garaia dela kontuan hartuta Elorrioko Udalak liburutegiaren ordutegia luzatzea erabaki du. Liburutegia 9:30ean zabalduko dute eta 20:30ean itxi. Gainera, eguerdietan ez dutela itxiko jakitera eman dute.
"Orain artean eguerdiko orduetan, Iturri Kultur Etxea publikoarentzako itxita egoten zen bitartean, liburutegia ere itxita egoten zen. Orain, berriz, gura duenak aukera izango du eguerdian liburegira bertaratzeko", jakitera eman dute prentsa ohar bidez udaleko kideek.