Elorrioko Elvira Iñurrieta kaleko arropa denda batean sortutako sute baten berri jaso dute suhiltzaileek goizaldeko 06:00etan. Suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira. Sua itzaltzen zuten bitartean eraikin horretako solairu bietan bizi diren 20 bat bizilagunak desalojatu egin dituzte, badaezpada. Behin sua itzalita, 07:00 inguruan, euren etxebizitzetara bueltatu ahal izan dute.
Dendako sistema elektrikoren batetik sortu da sua, Ertzaintzak informatu duenez.