Egun hori 2015ean heldu zen. 19 urtegaz nire lehen Biran parte hartu nuen. Berdin zitzaidan lasterketan zer egin; bertan egotea sari bat zen. Hurrengo urteetan
UCI-k WWT-a sortu zuen, eta gure etxeko lasterketa, hain aspaldikoa den proba hori, maila horretatik kanporatu zuen. Antolatzaileak buru-belarri saiatu ziren sar zezaten eta, ekinaren ostean, aurten bertan sartzea lortu dute.
WWT-ko lasterketa batean parte hartuko dudan lehen aldia da. Maila izugarria dago eta, egia esanda, ez nuen buruan etxeko lasterketan parte hartzea, oso ibilbide menditsua eta gogorra prestatu dutelako. Beti izaten da menditsua, baina aurtengo edizioa orain arte antolatu dituztenen artean gogorrenetarikoa dela iruditzen zait. Besteak beste, gure etxe ondoan dugun Urkiola igotzen delako. Azkenean, niri ere bertan sufritzea egokituko zait, baina ez diot nire buruari helburu zehatzik jarri, esperientziaz ahalik eta gehien gozatzea, besterik ez.