Maputxeen herriko istorioek zabalduko dute hitzaldi zikloa, Wallmapu Euskal Herria elkartearen eskutik. Lehenengo hitzaldia gaur izango da, 19:00etan, Iturri Kultur Etxean.
Maputxeen herriaz gain, Siriako gerra ere izango dute berbagai Elorrion. Maiatzaren 25ean, Victor Pozas HEGOA fundazioko kideak emango du hitzaldia, 19:00etan, Iturri Kultur Etxean.
Maiatzaren 30ean, berriz, diru-sarrerak bermatzeko errentaren gainean arituko dira Elorrion. Hitzaldi zikloari ekainaren 9an emango diote amaiera. Azken berbaldian, emakume etorkin zaintzaileen gaia jorratuko dute.