Herriko artisten lanak balioan jarri eta ezagutaraztera emateko asmoz Elorrioko Udalak erakusketa kolektibo bat martxan jarri du. Erakusketan Ane Amesti, Nieves Medela, Eli Villar eta Jesus Urrutia elorriarren lanak egongo dira ikusgai.
“Herrian modalitate ezberdinetako artistak eta beraien lanak erakusteko leku eder bat dugu, beraz logikoa iruditzen zitzaigun biak uztartzea”, adierazi du Maitane Lopez Kultura arloko zinegotziak.