Volosi poloniarren ekitaldiak estreinatuko du XIX. Eleizetan jaialdia

Aritz Maldonado 2018ko mai. 11a, 11:30

Zapatuan, Volosi hari-boskotearen kontzertuagaz emango zaio hasiera XIX. Eleizetan jaialdiari. Urtero legez, herriko zenbait ermita eta elizatan izango dira kontzertuak. Domekan, Balaguéra taldea arituko da, eta Gaskoiniako Pirinioetako doinuak eskainiko ditu.

Bizkaiko jaialdirik originaletako bat da Eleizetan, izan ere, kontzertuak izaten diren lekuek ukitu berezia ematen diete emanaldiei. Maiatzaren 26ra arte iraungo du programazioak, beste hiru kontzertugaz. Antolatzaileek doako autobus zerbitzua ezarri dute kontzertuetarako. Emanaldia baino 30 minutu lehenago aterako da autobusa Gudari kaleko autobus geralekutik (45 minutu lehenago Bernagoitiko kontzertuaren kasuan)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!