Ohorezko pasilloarekin omendu dituzte Elorrioko txapeldun gazteak

Joseba derteano 2018ko mai. 6a, 10:25

Elorrio futbol taldeko kadeteak mailaz igo ziren atzo eguerdian. Arratsaldean, nagusien partiduaren atarian, zaleen eta klubaren omenaldia jaso zuten.

Bi urtez jarraian mailaz igotzea lortu duten gazteek kontuan hartzeko belaunaldia osatzen dute. Bizkaiko Bigarren Mailatik Goren Mailara eraman dute kadeteen taldea. Atzo Uritarra taldeari 3-1 irabazita, liga amaitzeko jardunaldi baten faltan lortu zuten igoera. Orain arte jokatutako 29 partiduetan 116 gol sartu dituzte. Zatiketak zenbaki biribil eta esanguratsua uzten du: partiduko 4 gol sartu dituzte, batez beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!