Momentuz, hiru-lau jokalari batu dituzte eta gehiagoren bila dabiltza. Ez dago areto-futbolean artista izan beharrik, eta hasiberriak direnentzat zabalik dute atea. Cuadrado bera da horren adibide bat. Mutil-lagunak Menbideltzen jokatzen du eta emakumeen talde berria sortzeko lanean zebiltzala jakitean, animatzea erabaki zuen. “Sekula ez dut areto-futbolean jokatu eta, batez ere, teknika aldetik errespetu apur bat ematen dit, baina ikasteko gogoz eta motibatuta nago”, adierazi du elorriar gazteak.
Bere motibazioen artean, emakumeen kirola sustatzeko nahia ere badago. “Proiektu positiboa eta interesgarria iruditzen zait Durangaldeko emakumeen kirola sustatzeko. Gu ikusita, neska gazteak kirol hau probatzera animatu daitezke”, azaldu du.
Izen-ematea
Izen-ematea hasita dago. Interesa dutenak Mendibeltzen sare sozialen (Instagram eta Facebook) bidez jarri daitezke, besteak beste, hartu-emanetan. Atea zabalik dute, Durangaldekoentzat zein handik kanpokoentzat.