Martxa zikloturista egingo dute Elorrion, maiatzaren 1ean

Joseba Derteano 2018ko api. 26a, 13:50
www.elorriocycling.org

Elorrio txirrindulari elkarteak Alberto Leanizbarrutia izeneko martxa zikloturistaren bigarren aldia antolatuko du datorren martitzenean, maiatzaren 1ean.

92 kilometroko ibilbidean lau mendate igoko dituzte parte-hartzaileek: Urkiola, San Kristobal, Untzilla eta Asentzio. Elgetara bidean, Barazar gainetik ere igaroko dira, baina Arrasatetik igoko dute mendatea. Beraz, nahiko martxa gogorra da.

Elorrioko plazatik abiatuko dira txirrindulariak, 08:30ean. Parte hartu gura duenak egunean bertan egin dezake izen-ematea, 07:30ean plazan jarriko duten postuan. Interneten ere egin daiteke—www.kirolprobak.com webgunean— domeka gauerdira arte. Internet bidez bost euro merkeagoa izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!