Auto batek istripua izan du Elorrion, Elgetarako bidean

Anboto 2018ko api. 20a, 21:42

Errepidetik atera da ibilgailua eta gidaria zauritu egin da. Galdakaoko ospitalera eraman dute hartutako kolpeen ondorioz.

19:30 inguruan izan da istripua Berrio auzo inguruan, Herrizaingo sailetik informatu dutenez. Auto barruan joan denak ez du zauri larririk eduki informazioen arabera, kolpeak bakarrik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!