Elorrioko nagusiek parke osasungarrien erabileraren inguruko ikastaroan izena emateko aukera dute. Udalak jakitera eman duenez, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean antolatu dute tailerra eta maiatzaren 7tik aurrera astelehenero, zazpi astez, batuko dira Aldatsekua parkean dagoen adinekoen egoitzan.
Bestalde, ikastaroa dohakoa dela baina plaza mugatuak daudela jakitera eman du udalak. Beraz, bertan parte-hartu gura duenak apirilaren 27a baino lehen egin beharko du izen-ematea 95 658 27 12 telefono zenbakira deituta, Herritarren Arreta Zerbitzura edo Kultur Etxera joanda edo0 kirola@elorrio.eus helbidera idatzita.