Joseba Sarrionandiaren lanak hizpide izango dituzte Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2018ko api. 13a, 10:10

Apirilaren 23a Liburuaren Nazioarteko Eguna dela kontuan hartuta, Joseba Sarrionandia idazle iurretarra eta bere literatura ezagutzeko aukera izango dute elorriarrek. “Herritarrek irakurtzea bultzatu gura dugu, eta hori Iurretan jaio zitzaigun idazle paregabearen ibilbidea errepasatuta egingo dugu”, adierazi du Txus Arrieta zinegotziak.

Horretarako, Elorrioko Udalak egitarau zabala antolatu du.  Apirilaren 16tik 27ra, herritarrek idazle iurretarraren obra guztiak maileguan hartzeko aukera izango dute Elorrioko liburutegian.

Bestalde, apirilaren 19an, ‘Irakurketaz’ performance-a eskainiko dute herriko plazan. Eta egitarauari amaiera emateko, apirilaren 26an, Peru Magdalena durangarrak eta Pello Salaberria elorriarrak ekoiztutako Joseba Sarrionandia. Hemen eta han dokumentala eskainiko dute. Emankizunaren ostean, Magdalenagaz solasaldia egongo da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!