Giza-katerako izena emateko aukera egongo da Elorrion, barikutik aurrera

Maialen Zuazubiskar 2018ko api. 11a, 12:19

Ekainaren 10erako Gure Esku Dagok antolatu duen giza-katerako izena emateko aukera egongo da barikutik aurrera Elorrion.

Elorrioko Gure Esku Dagoko kideek jakitera eman dutenez ondorengo egun hauetan jarriko dute mahaia herriko plazan: apirilaren 13an, apirilaren 20an, apirilaren 27an, maiatzaren 4an, maiatzaren 11n, maiatzaren 18an, maiatzaren 20an, maiatzaren 25ean, maiatzaren 27an, ekainaren 1ean, ekainaren 3an eta ekainaren 8an.

Bestalde, barikuetan 19:00etatik 20:30era eta domeketan 12:30etik 14:00etara egongo direla adierazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!