Asteburuan musika izango da nagusi Elorrioko Errekakaleko jaietan

Maialen Zuazubiskar 2018ko api. 4a, 10:11

Bihar iluntzean pintxo-poteagaz hasiko dituzte Elorrioko Errekakaleko jaiak, eta domekara arte hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera egongo da; batez ere, musikaz.

Hamaika tabernaren artean antolatu dute jaietako egitaraua, eta barikuan, adibidez, 19:30ean Sakatu Punk elektrotxaranga egongo da eta 23:00etan Anita Parkerren kontzertua egongo da Ateneoan.

Zapatu arratsaldean, 17:00etan, plazako frontoian pilota partiduak eskainiko dituzte pilota eskolakoek eta 18:30ean hasita Luhartz taldearen erromeria ere egongo da. 23:00etatik aurrera, berriz, Enders, Storm eta DJ Jokin Alonso Gaztetxean ariko dira.

Domekan 10:00etatik 15:00etara 3R azoka egongo da, bigarren eskukoen azoka. Beste behin, Elorrioko hainbat ekoizleek kontsumo era jasangarriagoa bultzatzeko asmoagaz antolatu dute azoka. Bestalde, 12:00etatik aurrera Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek taldeak azoka eta Erreka kalea girotuko ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!