Elorrioko Udalak herriko kirol elkarteekin elkarlanean Elorrioko gazteentzat alternatiba bezala kirol astea antolatu du aste honetarako. 6 eta 12 urte bitarteko elorriar gazteek hainbat kirol praktikatu ahal izango dituzte era ludiko batean herritik irten gabe.
Gaur esaterako txirrindularitzan eta saskibaloian aritzeko aukera izango dute.