'Bakearen eta askatasunaren alde ez gaituzue geldituko' lemapean elkarretaratzea egin dute Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2018ko mar. 20a, 20:04

Antton Lopez 'Kubati' elorriarraren eta Oihana Garmendia, Miren Zabaleta eta Olatz Dañobeitiaren atxiloketak salatzeko kontzentrazioa egin dute gaur iluntzean, Elorrion. 

Gaur goizean Guardia Zibilak 'Kubati', Garmendia, Zabaleta eta Dañobeitia atxilotu ditu Belen Gonzalez Peñalba ETAko kide ohiaren omenaldi ekitaldiarekin lotuta. Lau atxilotuak Intxaurrondoko kuartelara eraman dituzte, eta bertan deklarazioa hartu ostean, arratsaldean, aske utzi dituzte. 

Elorrion atxiloketak salatzeko, hainbat lagunek, 'Bakearen eta askatasunaren alde ez gaituzue geldituko' lemapean elkarretaratzea egin dute. 

Erlazionatuak

Antton Lopez aske utzi du Guardia Zibilak

Maialen Zuazubiskar 2018 mar 20 Elorrio

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!