Antton Lopez elorriarra atxilotu du Guardia Zibilak

Maialen Zuazubiskar 2018ko mar. 20a, 12:27

Argazkia: Juan Carlos Ruiz (Argazki Press)

Polizia operazio berean Oihana Garmendia, Miren Zabaleta eta Olatz Dañobeitia atxilotu dituzte.

Gaur goizean Antton Lopez 'Kubati' elorriarra atxilotu du Guardia Zibilak. Berria egunkariak jakitera eman duenez, atxiloketak Belen Gonzalez Peñalba ETAko kide ohiaren omenaldi ekitaldiarekin lotuta daude.

Antton Lopezen atxiloketaren harira mobilizazioa egingo dute, gaur, 19:00etan Elorrioko plazan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!