Bidaia baliatuz, mediku-azterketak eta hortz-haginen eta begien azterketak egingo dizkiete haurrei. Familiek ez dute haurraren garraio gasturik ordaindu beharko, Elorrioko Udalak finantzatzen ditu-eta hegazkina eta aireporturako joan-etorriak. “Hainbat familia izan dira dagoeneko Elorrion haurren bat hartu dutenak, eta galdetu haiei beldurrik gabe, euren esperientziaren berri emateko”, diote Lajwad elkarteko kideek. Informazio gehiago udaletxean bertan edo 656714551 telefonora deituta jaso daiteke, edo lajwadelorrio@gmail.com helbidera mezua idatzita.
Elkarteak ekitaldia antolatu du biharko, 17:00etan, Elorrioko plazan. Haima eta henna tailerrak, tea, musika, proiekzioa eta merkatu txikia izango dira bertan.