Pulla-Azkarretako planaren erabakiak hautsak harrotu ditu berriz ere Elorrioko Udalean

Markel Onaindia 2018ko mar. 14a, 11:03

Joan zen astean jakin zen erkidegoko Auzitegi Nagusiak atzera bota duela Pulla-Azkarretako industrialdeko plana, txosten batzuk ez aurkezteagatik.

Eta, gaiak hautsak harrotu ditu berriz udalean. Plan hori onartu zenean EAJ zegoen udal gobernuan, eta egungoak, EH Bildukoak, jeltzaleak kritikatu ditu sasoi hartan "akats larriak" egiteagatik. "EAJk behin eta berriro erakutsi digu presaren presaz egiten dituela gauzak", adierazi dute. Gainera, jeltzaleen partetik "presioa" jasan izana salatu dute, prozesu judizialean amore eman ez zezaten.  

EAJk esan du "erabat errespetatzen" duela epailearen erabakia. Baina, forma akatsak kenduta, plana bere horretan zilegi dela erakusten duela ere nabarmendu du. Horregatik, berriro tramitatzeko eskatu dio EH Bilduren gobernuari. "EH Bilduri eskatzen diogu hazkunde ekonomiko eta industrialaren aldeko apustu erabakigarria egin dezala", adierazi dute. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!