Elorrioko hainbat gunetan argi barik daude

Jone Guenetxea 2018ko mar. 11a, 20:15

Transformadore baten matxura dela-eta, 17:00etatik elektrizitate barik egon dira Goietan, Hospital kantoian, San Josen, San Roken, San Agustinen, San Fauston eta Ibarran. 20:00etarako  gune batzuetako arazoa konpondu dute, Goietan, esate baterako. Hala ere, oraindik beste hainbat lekutan argi barik daude. 22:00etarako matxura konponduta izatea aurreikusi dute teknikariek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!