Xabier Reyren senide eta lagunei doluminak eta elkartasuna adierazi dizkie Elorrioko Udalak

Anboto 2018ko mar. 8a, 10:30

Martitzenean Xabier Rey preso nafarra hilik agertu zen Cadizko Puerto III espetxean, eta Elorrioko Udalak bere senide eta lagunei doluminak eta elkartasuna adierazi dizkie.

Horrez gain, urruntze eta sakabanatze politika atzean uztea, eta presoak beraien jaioterritik hurbilen dauden kartzeletara eramateko eskatu du udalak.

Bestalde, Elorrioko Udalak herritarrei dei egin die Xabier Reyren omenez egingo diren ekitaldietan parte hartzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!