Elorrixa Ekologia Taldeko kideek jakitera eman dutenez, gizarte jasangarria lortzeko modu bakarra elkarrekin lan egitea eta diskurtsoak, borrokak eta mugimenduak artikulatzea direla adierazi dute. Hori lortze bidean, estrategikotzat jo dituzten lau ardatzen inguruan (ekonomia pertsonen zerbitzura, deshazkunde energetikoa, elikagai-subiranotasuna eta pertsonen zainket eta bizitzaren jasangarritasunaren euskarri gisa) hitz egingo dutela adierazi dute.
Gainera, astelehenean herritarrei Tipi-Tapa Bagoaz! Bizimodu jasangarrietarantz kanpainaren manifestuarekin bat egiteko deia egingo dietela jakitera eman dute.