Elorrioko Udalak argitu du ez dabilela telefono bidezko inkestarik egiten

Joseba Derteano 2018ko ots. 27a, 20:40

Udalaren eta haren inguruko balorazioaren inkesta telefonikoak egiten ari dira Elorrion. Udalak jakinarazi du ez dutela horrelako inkestarik esleitu.

"Gaurko egunean zehar hainbat herritarren bidez jakin dugu telefono bidezko inkestena", adierazi du Idoia Buruaga alkateak. Ez denez Elorrioko Udalak agindutakoa sare sozialen bidez gertaeraren berri ematea eta herritarrak jakinaren gainean jartzea erabaki dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!