Adineko elorriarren artean kirola sustatu asmoz eguaztenean egingo duten batzarrera bat egiteko deia egin die Elorrioko Udalak arlo horretan interesa eduki dezaketen herriko eragile zein norbanakoei. Udalak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, Kirol Etxean egingo duten batzarrean etorkizunean egiteko ekintza ezberdinak osatu gura dituzte.
"Ekimen honen helburua jarduera fisikoren bat egin nahi duten pertsona nagusiek beren ahalmenei egokitutako alternatiba ezberdinak izatea da. Horretarako, lehenik, zer nahi duten eta gure herria nola ikusten duten galdetu nahi diegu”, adierazi du Dani Palacios kirol arduradunak.
Hori horrela, otsailaren 21ean 18:00etan lehenengo batzarra egingo dute Kirol Etxean.