Elorrioko zenbait familiek dituzten beharrei erantzun asmoz Elorrioko Udalak, Eroski Fundazioak eta Kainabera elkarteak hitzarmena sinatu dute. Prentsa ohar bidez jakitera eman dutenez, duela hiru urte lehen aldiz sinatu zuten hitzarmena, aurten ere indarran izango da.
Bestalde, Eroski Fundazioko kideek behartsuenei laguntzeko 6.000 euro emango dituztela jakitera eman dute, beraien helburuetan baitago "elkartasuna erakustea". Laguntza bideratzeaz, berriz, Elorrioko Udala arduratuko da eta Kainabera elkarteak janarien banaketa egiteko konpromisoa hartu du.
Idoia Buruaga alkateak Eroski Fundazioaren "borondate ona" eta udalarena "ezerezean" geldituko liratekeela aipatu du Kainaberak egiten duen "lan handia" egingo ez balu.