Bizkaiko bulego eta langeletako langileak greban daude

Maialen Zuazubiskar 2018ko ots. 1a, 16:03

Duela bost urtetik Bizkaiko bulego eta langeletako langileak lan hitzarmenik gabe daude. Hori salatzeko, Eroskiko Verlar azpikontratako langileek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Elorrioko zentralaren aurrean.

Bestalde, ELA sindikatuko Gotzon Basarasek jakitera eman duenez, Elorrion kontzentrazioa deitu ostean, Bilbon egin den manifestazioara joan dira langileak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!