Etxegabetzeren bat egonez gero, kaltetuen alde lan egiteko protokoloa martxan jarri dute Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2018ko urt. 29a, 09:00

Elorrion etxegabetzeren bat egonez gero, kaltetuen alde lan egiteko protokoloa martxan jarri du udalak.

“Elorrioko Udalak bere kezka osoa adierazten du etxe bat izateko zilegizko eskubidea kolokan ikusten duten herritarren egoeraren aurrean. Ondorioz, udalak ahalegin guztiak egingo ditu egoera ekonomiko zehatz baten aurrean, pertsona horien etxebizitza eskubidea bermatzeko", esan dute udal ordezkariek.

Prentsa ohar bidez jakitera eman dutenez, etxegabetze kasurik ezagutuz gero, udalak bankuarekin harreman bidea irekiko luke. Honen helburua prozedura bertan behera uztea eskatzea eta kaltetuak izan ditzakeen proposamenak finantza-erakundeari helaraztea izango da.

Horrez gain, etxegabetze kasurik egonez gero, kreditu erakundeekin duen harreman instituzionala, ekonomikoa eta elkarlana berrikusiko duela udalak adierazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!