Txintxirri Ikastolako sortzaileak omendu dituzte

Maialen Zuazubiskar 2018ko urt. 12a, 14:20

1968ko urtarrilaren 10ean ireki zituen ateak Elorrioko Ikastolak eta 50 urteurren hori ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Atzo, esaterako, ikastolako sortzaileak omentzeko ekitaldia hunkigarria egin zuten Arriola antzokian.

50. urteurreneko ekitaldira bertaratutako guztiek egungo Ikastolak sortzaileek jarri zituzten xedeak mantentzen dituela nabarmendu zuten, eta eskerrak eman zizkieten urte guzti hauetan lanean ibili diren kideei.

Sortzaileei omenaldia egiteaz gain, kutxa batean Txintxirri Ikastolarekin urte guzti hauetan lotura izan duten hainbat elementu sartu zituzten 25 urte barru zabaltzeko asmoz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!