Elorrioko Udalak herritarren artean kirola sustatu asmoz 'Elorrio Osasuntsua' ekimena martxan jarri du. Prentsa ohar bidez jakitera eman dutenez, adin guztietarako pentsatutako kirol ekimen osasuntsuen bitartez elorriarren artean ariketa fisikoa bultzatzea da ekimen honen asmoz.
Urtarriletik ekainera bitartean, hile bakoitzean domeka batean, egingo duten ekimenean sei ekintza ezberdin egingo dituzte. Txoko ludikoekin hasiko dira eta ondoren, herri kirolak, kaleko dantzak (parkourra)... izango dituzte.
Ahalmen eta kirol ezaugarri anitzak lantzeko asmotan antolatu dituzten jarduerei hasiera urtarrilaren 21ean emango diote. 11:00etatik 13:30era herriko plazan batuko dira.