Elorrioko Ibaikua kalearen inguruan gertatu da. Gizonezko bat autoa gidatzen zihoan, eta bidetik irten da 18:00 inguruan. Suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzukoak bertaratu dira. Gizonezkoa erreanimatzen saiatu dira, baina ezin izan dute eta hil egin da. Ertzaintzak uste du gidatzen zihoala bihotzekoak eman diola.