Bigarren eskuko deneriko artikuluekin, plazan, abenduaren 24an, 09:00etatik 15:30era, bigarren eskuko azokako postuak jarriko dituzte. Erosteko zein trukea egiteko aukera eskainiko dute parte hartzaileek.
Gabonetan ere, bestelako kontsumo eredu bat bultzatu gura dute azokaren 23. edizioaren antolatzaileek, berrerabilpena eta birziklapena bultzatuz. Horrez gain, herritarren kontsumo ohiturak murriztea gura dituztela jakitera eman dute.