Gaur Elorrion egin duten elkarretaratzean hitzarmen duina aldarrikatu dute eta erosteko ahalmena berreskuratu gura dutela azaldu dute. ELA sindikatuak jakitera eman duenez, 2014an amaitu zitzaien hitzarmena, eta orduz geroztik, negoziazioetan ibili diren arren, negoziazio errealik ez dela egon adierazi dute.
"Urteak daramatzagu gure lan baldintzetan hobekuntzarik izan barik, eta iritsi da ordua dagokiguna jasotzeko", adierazi du prentsa oharrean ELA sindikatuak. Hori horrela, gaur, elkarretaratzeak egin dituzte Elorrion eta Gernikan.