Gobernu taldeak adierazi duenez, elurrarekin herrian suertatu daitezkeen arazoei modu koordinatu batean aurre egitea da gobernu taldearen asmoa. Hori horrela, elurra egiten duenean auzoetako eta herriguneko errepideak zein alde zaharra modurik egokienean izatea udalaren erronka nagusiena izango dela jakinarazi dute.
“Neurri ikusgarriez gain, neurri txikiek ere laguntzen dute elorriarren bizimodua errazten. Protokolo hau helburu horrekin egin dugu, izan ere, orain arte udaleko arlo ezberdinak ez zeuden guztiz koordinatuta elurrari aurre egiteko”, azaldu du Xabier Dominguez zinegotziak.
Horrez gain, herritarrek gatz zakuak Herriatarren Arretarako Zerbitzura deituta eskatu ahal izango dituztela jakitera eman dute.
Abadiñon ere martxan
Elur maila 300 metrora bajatu dela iragarri denez, elurteen aurkako protokoloa martxan jartzea erabaki du udalak. Baserri auzoetako bideak garbi egotea ziurtatu nahi du udalak.Landa garapen, Turismo eta Merkataritza arloko zinegotzi Iñaki Rekaldek azaldu du iaz erositako gatza zabaltzeko makina prest dagoela baserri auzoetako bideak izotz barik mantentzeko.