Aitor Mimenza sasoi betean dago. Elorrioko korrikalaria astebururo onenen artean dabil, eta zapatuan Azkoitiko Herri Lasterketan garaipena eskuratu zuen. Mimenzak 10 kilometroko ibilbidea 31:21 minututan burutu zuen, bigarren sailkatuari, Joseba Plagarori 40 segundoko aldea aterata. Helmugan hirugarrena, berriz, Unai Hernandez urretxuarra izan zen.