Elorrioko musikari eta musikazale ezberdinek "Ateneon" ekimena sortu dute, izen bereko aretoari "bizitza emateko", eta herriarentzako agenda musikal "anitza eta kriterioduna" eskaintzeko.
Azarotik maiatzera bitarteko egitaraua prestatu dute, eta musika mota askotariko taldeak arituko dira bertan. Lehenbiziko kontzertua Sofa eta Borrokan taldeek eskainiko dute, abenduaren 22an. Vulk, Anita Parker eta Cecilia Payne taldeek ere eskainiko dituzte kontzertuak. Otsailaren 10ean, "Animal fest" gau berezia ospatuko da. Mozorrotuta joateko deia egin dute antolatzaileek. Sarrerak 5 euroan salduko dira.