Elorrioko aniztasun kulturalaren inguruko dokumentala lantzen dabil udala

Maialen Zuazubiskar 2017ko aza. 21a, 11:02

'Baliabideen Gida'ren aurkezpena.

'Mundutik Elorriora, Elorriotik mundura' dokumentala abenduaren 15ean aurkeztuko dute Arriola antzokian.

Munduko txoko ezberdinetatik Elorriora etorri direnen inguruko dokumentala lantzen ari da Elorrioko Udala. Prentsa ohar bidez jakitera eman dutenez, herrian aniztasun kulturalaren lanketa egiten dabiltza. Esaterako, duela hilabete batzuk herrira heldutakoentzat 'Baliabideen Gida' kaleratu zuten.

Orain, berriz, munduko txoko ezberdinetatik Elorriora etorritakoekin dokumentala grabatzen dabiltza jakitera eman dute. Dokumentalaren aurkezpena, abenduaren 15ean egiteko asmoa dutela jakitera eman dute udal ordezkariek. Eta, horrez gain, bertan jasotako testigantzekin elorriarren arteko enpatia handitzeko mosaiko bat eraikitzeko asmoa dutela iragarri dute. Bestalde, abenduaren 15ean Elorrioko Udalak jatorri ezberdinetako herritarrekin jaialdi bat antolatu gura du.

"Gurera datozenak behar kultural afektibo sozialak dituzte, eta erreparatu beharra diegu. Gainera, elkarren premiak eta betebeharrak ezagututa gure herria eraikitzen jarraitu behar dugu", adierazi du Txus Arrieta gizarte arloko arduradunak.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!