Hitzaldi zikloa Eñaut Izagirre elgoibartarrak hasiko du. Geografo eta glaziologoak Patagonian bizitako esperientzia izango du berbagai. Iturri kultur etxeko hitzaldian, inork zapaldu gabeko glaziarretan bizitako esperientziaren inguruan arituko da Izagirre.
Bestalde, hilaren 21ean, Mikel Sarasolak Nepalen kayakagaz izandako bizipenak kontatuko ditu. Eta, hilaren 22an, Josu Zeberiok espeleologia izango du hizpide. Biharamunean, Aitor Askargorta alpinismoaren inguruan arituko da. Hitzaldi zikloari Uxue Fraile mendi korrikalariak emango dio amaiera, azaroaren 24an. Eta, azaroaren 25ean, urteko batzarra eta luntxa egingo dituzte.