Film dokumental honek indarkeria jasan duten bederatzi emakumeren testigantzak jasotzen ditu. Euren bizipenak partekatuko dituzte, eta gizarteari beraien istorioak plazaratuko dizkiote.
Volar dokumentalaren emankizunaz gain, azaroaren 25aren harira antolatutako egitaruan hainbat ekintza aurkitu daitezke. Esaterako, azaroaren 19an eta 20an Una mujer fantástica filma eskainiko dute, eta azaroaren 25ean indarkeria matxistak gaitzesteko elkarretaratzea egingo dute, 13:00etan, herriko plazan.