Sarrera bost euroan salduko da, eta bertan batuko den dirua We are like you proiektuarentzat bideratuko da.
Irizar musikaria da We are like you proiektuaren sustatzaile nagusietako bat. Liberian (Afrika) osasun mentala tratatzea eta ebolaren birusak erasandakoei laguntza ematea da ekimenaren helburua. Kontzertua bihar, azaroak 18, izango da, 20:00etan.