Athleticen Elorrixo lagunarte berria aurkeztu dute

Joseba Derteano 2017ko aza. 15a, 21:31

Ander Iturraspe eta Eneko Boveda Elorrioko aurkezpenean izan dira. Baita Javier Clemente ere.

Aurrerantzean Athletic-ek lagunarte berria izango du Elorrion. Elorrixo izena jarri diote eta Ortuburu elkartean du egoitza. Ander Iturraspe eta Eneko Boveda futbol jokalariak bertaratu dira eta, adeitsu, gaztetxoei autografoak sinatu dizkiete. Javier Clementek ere bertatik bertara jarraitu du aurkezpena. Athletic-ekin jokatu zuten Jose Mari Igartua eta Jose Zenitagoia elorriarrak eta lehenengo mailako talde baten baino gehiagotan jokatu zuen Juan Mari Duñabeitia elorriarra ere hantxe izan dira. Athletic-en ordezkaritza Javier Uchak eta Jose Mari Argoitiak osatu dute. Athletic-en beste lagunarte batzuetako ordezkariak ere gonbidatu dituzte; tartean, Otxandioko Koikili lagunartekoak. Denei lagunarte berriko logoagaz egindako oroigarria eman diete. Dantza saioagaz amaitu dute ekimena.

Lagunarte berriarekin "azken urte bietan buruan zerabilten asmoa gauzatu" dutela azaldu du Edu de la Cruz lagunarteko presidenteak. 30 bat lagunekin hasi dute ibilbidea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!