Maria Moliner saria irabazi du, seigarrenez, Elorrioko Liburutegiak

Aritz Maldonado 2017ko aza. 15a, 16:11

50.000 biztanletik beherakoetan irakurzaletasuna sustatzeko proiektuak saritzen du Maria Moliner lehiaketak. Martxan daude, bestalde, Irakurketa lehiaketa eta Orri-markagailuen lehiaketa.  

18 urtetik beherako gazteen irakurzaletasuna bultzatzeko bi lehiaketa ditu martxan Elorrioko udal liburutegiak. Bietarako lanak abenduaren 8ra arte aurkeztu ahalko dira. Sari banaketa, ostera, abenduaren 15ean izango da, Iturri kultur etxean. 

Orri-markagailuen lehiaketako lan saritua 2018.urtean liburutegiak argitaratuko duen orri-markagailuan agertuko da; irabazleak, gainera, eReader bat jasoko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!