Arriolako XXVIII. Jazz Blues Jaialdiaren barruan Robert Smith Blues Band taldeak zapatuan eskaini behar zuen kontzertua bertan behera geratu da Robert Smith-en osasun arazoengatik. Talde horren ordez, Bluefolk Caravan taldea etorriko da, jaialdiko antolatzaileek ohar batean jakinarazi dutenez. Bluefolk Caravan Leandro Yaguas gitarrista eta abeslariak, Angel Vera armonikak, Dani Herrero saxoak eta Tinky Blues Banden oinarri bandak osatzen dute. Kontzertua zapatuan, 22:30ean hasiko da, Elorrioko Ateneon.