2018ko aurrekontuen zirriborroa elorriarrei aurkeztuko diete, eguenean

Maialen Zuazubiskar 2017ko aza. 14a, 12:45

Elorrioko Udalak batzar ireki bat antolatu du herritarrei 2018ko aurrekontuen zirriborroa aurkeztu eta elorriarrek beraien iritzia eman dezaten. Batzarra, eguenean, hilaren 16an izango da.

2018 urterako aurreikusten dituzten proiektu garrantzitsuenak elorriarrekin partekatu nahi dituztela jakitera eman dute Elorrioko Udaleko gobernu taldeko kideek prentsa ohar bidez. Horretarako, eta herritarren iritzi eta
proposamenak entzuteko, egunerako herritarrentzako bilera ireki bat antolatu dutela jakitera eman dute. Batzarra, hilaren 16an, 18:30ean izango udaletxean.

“Hurrengo urteari begira, Elorrio hobetuko duten proiektuak ditugu esku artean. Eta, beste behin, proiektu horiek herritarreihelarazi nahi dizkiegu, beraiek beren ekarpenak egiteko", adierazi du Idoia Buruaga Elorrioko alkateak. Buruagak herritarrekin komunikazioa izatea funtsezkoa dela aitortu du, eta urte guztian elorriarrekin harreman zuzena izaten saiatzen direla gaineratu du.

Horrez gain, eguen honetako bileran, gazteekin egindako aurrekontu parte-hartzaileetako emaitzak azalduko dituzte, eta udalaren egoera ekonomikoaren berri ere emango dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!