Azken urteetan Gazte Diagnosia lantzen egon ostean, datorren urteko aurrekontu parte-hartzaileak gazteekin lantzen dabil Elorrioko Udala. Hori horrela, herriko ikastetxeekin elkarlanean, herrian erroldatuta dauden 12 eta 20 urte arteko 620 gazteetatik 360k hartu du parte hartu dutela jakitera eman dute. Udaleko kideek esan dutenez, "oso pozik" daude gazteen parte-hartzearekin.
Elorrioko Udaleko kideek Gazte Diagnosia osatu eta gero, diagnosi horretan ondorioztutako neurriak ekintza plan batean batu zituen. Bestalde, behin ekintza plana burututa, bertan batutako neurriei gazteek lehentasunak jarri dizkiete. "Benetan pozik gaude jasotako erantzurakin, Amestutako Elorrio eratzeko ekarpen eta iritzi ugari jaso baititugu gazteen eskutik. Gainera, udalaren eta gazteen arteko distatzia ahalik eta txikiena izatea nahi dugu, eta horretarako komunikazio bide berriak jorratu ditugu", adierazi du Idoia Buruagak.
Batzar irekia
Bestalde, Elorrioko Udalak 2018ko inbertsio nagusiak azaldu eta herritarren iritzi eta proposamenak jasotzeko bilera ireki bat egingo du.